KiVa

 

 

KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da. KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Frogatuta dago: KiVa-k eskolan jazarpena murrizten du eta ongizatea hobetzen du! 

KiVa ikasgaietan, ikasleek jazarpenari aurre egiteko bideak ikasten dituzte. 

KiVa-ren ezarpena era askotan nabari da eskolan. Ikasleek KiVa ikasgaiak lantzen dituzte. Ikasgaietan eztabaidak, taldeko lana, eskola-jazarpenari buruzko film laburrak eta rol-jokoak sartzen dira. Gaiak, berriz, orokorrak –esaterako, errespetuaren garrantzia giza harremanetan– nahiz bullying-arekin lotutakoak dira, hala nola jazarpenaren mekanismoak eta ondorioak. Ikasgai askotan, jazarpenak bere horretan jarraitzean edo hura gelditzean taldeak jokatzen duen rola aztertzen da; ikasleek pentsatuko dute zer modu egon daitezkeen jazarpenari aurre egiteko, eta praktikatu egingo dituzte. Ikasgaien osagarri gisa, eskola-jazarpenaren aurkako KiVa ordenagailu-joko bat ere badago. Ikastolako korridoreetan KiVa posterrak daude, programa etengabe presente dagoela ziurtatzeko. 

KiVa taldeak eta gelako irakasleak elkarrekin aurre egiten diete jazarpen-kasuei.

Programa ezartzen duen eskola bakoitzak talde bat du -KiVa taldea-, bai Lehen Hezkuntzan zein Bigarren Hezkuntzan, irakasle, orioentazio taldeko kidea eta ikasketa buruek osatua. Gelako irakaslearekin batera, jazarpen-kasuez  arduratzen da taldea. Eskolako langileek trebakuntza jaso dute, KiVa programa nola ezarri eta jazarpen-kasuez nola kudeatu jakin dezaten. 

Zure haurra jazarria izaten ari dela susmatzen baduzu, edo besteei jazartzen ari zaiela uste izateko motiboren bat baduzu, mesedez jarri harremanetan ikastolarekin, auzia ahalik eta modu eraginkor eta azkarrenean bideratu ahal izateko!

Informazio gehiago:

Kiva eskuorria:

KiVa web gunea: https://espanaeusk.kivaprogram.net/

KiVa programak gurasoentzat argitaratutako gida: https://espanaeusk.kivaprogram.net/parents-guide/