LARUNBATEAN, AZAROAK 28,
AIARALDEKO EUSKARAREN EGUNA LAUDIONt
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak gure eskualdean Euskararen Nazioarteko Eguna era bateratuan ospatzeko ekimenren 10. edizioa ospatuko du larunbatean, hilak 28, Laudion.
Egun osoko programa eskainiko dugu 9.00etan hasita eta arratsalde partera bitartean. Goiza mendi buelta batekin hasiko da eta 14:00etan ekitaldi nagusia burutu bitartean, hamaiketakoa, eragileen azoka, haurrrentzako jolasak eta abar luzea izango ditugu gozagarri. Herri bazkaria eta gero, programak hainbat ekitaldi eskainiko ditu, besteak beste, Txintxeta, Txorroskilo eta Borragomak taldearen «Ministro pisto» ikuskizuna 16:30ean, Patxi eta konpainaren dantza plaza 17:30ean eta Iraultza erromeria 19:00etatik aurrera.
ESKATU IKASTOLAKO 2027KO EGUTEGIA
Urtero bezala, Ikastolako ikasle guztien argazkiekin atondu dugu eta 0 euroko salneurria izango du, Ikastolako abenduko erreziboaren bidez ordaintzekoa.
Eskaerak egiteko epea abenduaren 9an amaituko da. Banaketa berriz, abenduaren 17tik aurrera burutuko dugu.
AZAROAREN 25EAN, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNEAN, ZATOZ MOREZ JANTZITA IKASTOLA!
Etapa guztietan, Haur Hezkuntzatik Batxilergora, ekintza ezberdinak izango ditugu Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna gogoan izan dezagun.
TOTEBAG TAILERRA LHKO IKASLEENTZAT
Azaroaren 28an, larunbata, berdinatasunaren aldeko totebag tailerra, oihalezko poltsak dekoratzeko eskulana, burutuko dugu Ikastolan Lehen Hezkuntzako ikasleekin (6-12 urte) BIZImodu MOREa ekimenaren barruan 10:00etatik 11:30era.
Ekintzak 10 euroko kuota izango du eta azken orduko izen emateak ondorengo galdetegian jasoko ditugu:
ikaSahara ZINEMA EMANALDIA AZAROAREN 13AN
ikaSahara elkartasun bidaiaren aldeko zinema saioa izango dugu ostiralean, hilak 27, 17:00etan Untzetapiko Aretoan (lehen Areto Nagusian). 5 euroren truke "Basalagunak" (ordu 1 eta 23 minutu) eta askaria eskainiko dute.
Bertoratutakoen artean kamiseta bat zozkatuko dute!
Zatoz!
ATHLETICEKO JOKALARIEK IZENPETUTAKO KAMISETA, BOTAK ETA ESKULARRUEN ZOZKETA
Zenbaki irabazleak abenduaren 15ean iragarriko dituzte Ikastolako web orrian.
CROWDFUNDING BIDEOAK
Bidaiarako azken txanpan, ekimena laguntzeko crowdfunding bideoak sareratu dituzte. Lagundu sareetan zabaltzen!
4 ETA 5 URTEKO JANTOKIRAKO ALDATZEKO ARROPAK
Jantoki denboran 4 eta 5 urteko ikasleek arropa aldatu behar dutenerako arropa zakua hornitu beharra dugu. Etxean iadanik erabiltzen ez duzuen adin horretako haurrentzako arroparik izanez gero, irakasleen bidez helaraztea eskartuko dizuegu.
NEGUKO OPORRETAKO HAURTZAINDEGI EGUNAK ANTOLATZEKO GALDETEGIA
Abenduaren 11ra arte, abenduaren 28tik 30era eta urtarrilaren 4 eta 5ean Laudio Txikira etorriko diren haurren egonaldia antolatzeko galdetegia zabalik izango dugu.
LH6KOEN BARNETEGIA ZARAUTZEN
ATZERRIAN HIZKUNTZAK IKASTEKO BEKA DEIALDIA
DBH3tik gorako ikasleentzako Eusko Jaurlaritzaren beka deialdia abenduaren 18ra arte egongo da zabalik.
EDURNE AZKARATE AKTOREA BATXI1EKO IKASLEEKIN SOLASALDIAN ARITU DA
ATZERRIAN HIZKUNTZAK IKASTEKO BEKA DEIALDIA
DBH3tik gorako ikasleentzako Eusko Jaurlaritzaren beka deialdia abenduaren 18ra arte egongo da zabalik.
Albiste boletin honek Laudio Ikastola Komunitatean astero sortutako albiste, deialdi eta jakin beharrekoak biltzen ditu.
Asteartero argiratzen dugu. Berton edozein ekarpen egin nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan laudio@ikastola.eus posta elektronikora idatziz edo 946726737 telefonora deituz.
AURREKO ASTEKARIAK KONTSULTATU:
AZAROA
2026.11.17 ASTEKARIA 2026.11.10 ASTEKARIA 2026.11.03 ASTEKARIA
URRIA
2026.10.27 ASTEKARIA 2026.10.20 ASTEKARIA 2026.10.13 ASTEKARIA 2026.10.06 ASTEKARIA
IRAILA
2026.09.29 ASTEKARIA 2026.09.22 ASTEKARIA 2026.09.15 ASTEKARIA 2026.09.8 ASTEKARIA