Pasar al contenido principal

Guraso euskaldunak seme-alaben hiztun-ibilbidean laguntzeko webinar saioa

Irudia
Ebete webinar

Iaz abiatutako "Familiak eragile hizkuntzen erabileran" dinamikari  segida emateko webinar saioa burutuko du Ikastolen Elkarteak datorren azaroaren 17an, asteartea, 18:00etatik 19:00etara.

EBETE Hezkuntza zerbitzuak taldeko kide den Iñaki Eizmendi Arsuaga aholkulariak zuzendutako saioa izango da, "Ulertzetik aritzera: seme-alabekin hiztun-ibilbidean bidelagun" titulupean.

Saioa euskaraz burutuko da, hain zuzen ere guraso euskaldunei zuzendutakoa izango delako.

IKASTOLAN BERTAN PARTE HARTU

On-line saioa izango da eta familiei Ikastolan berton, HIZPRO irakasle taldearekin batera, parte hartzeko aukera emango diegu. Hitzordua, Untzetapiko Aretoan (lehengo Areto Nagusia) 17:30ean, gauzatuko dugu eta saio amaieran, hurbildutakoen arteko solasaldi tarte bat ere eskainiko dugu.

Edonola ere, saioa on-line burutuko denez, Ikastolara hurbiltzerik ez dutenek ere parte hartzeko aukera izango dute meet lotura honen bidez:

ON-LINE SAIORAKO SARBIDEA

ABENDUAREN 15EAN GAZTELANIAZKO SAIOA

Euskara familia hizkuntza ez dutenentzako saioa ere burutuko da aurrerago, abenduaren 15ean. Seme-alabak ikasketekin eta euskararekin laguntzeko tresnak eskainiko ditu Iñaki Eizmendik, beraien hizkuntza errealitatera egokituta.

Honetan ere Ikastolara hurbiltzeko aukera luzatuko dugu aurrerago.