Irudia
Lehen Hezkuntzako ikasleak Kontsumobideko tailerretan aritu dira maiatzan zehar. Saioetan kontsumo kontziente, arduratsu eta jasangarriko irizpideen arabera jardutea sustatzen duten ekintzak burutu dituzte: 1. eta 2. mailan ipuin ilustratuak landu dituzte “Elikagaien ortzadarra” eta “Koralaren distira” hurrenez hurren. LH3n “Dieta orekatua” tailerra burutu dute eta LH4n lankidetzan aritu eta eraiki ardatzari jarraituta, nabigazio orekatua izan dute aztergai. Azkenik, 5. mailan dastaketa ariketa burutu dute “Etiketek izkutatzen dutena” gaiari helduz.