Pasar al contenido principal

Ikastolako jaia, giro onean

Irudia
ZOZKETA

BESTE URTE BATEZ, JAI GIROAN

 

Eguraldia lagun eta pozez gainezka, ehundaka lagun elkartu ginen aniztasunez, gozotasunez eta kolorez betetako gure Ikastolan.

Goizean zehar koloreak bete zituen Ikastolako pasabide eta txoko ezberdinak. Familian gozatzeko ekintza ugari izan genituen;

-Herriaren pilota elkarteak antolatutako pilota partiduak eta tenis elkartearekin prestatutako tenis txokoa.

-Ipuin kontalaria, jolasak, tailerrak, puzgarriak, saharar jaima...  .

-Ikastolako panderojoleen kalejira eta dantzarien emanaldia

-Batxilergoko 2.mailakoei agurra 

ARGAZKI GALERIA IKUSI

BATXILERGOKOEN AGURRA

Eguerditik aurrera, musikak hartu zuen tokia:

-Herri bazkaria eta osteko zozketa eta bingo musikatua.

-DBH3ko musikariak.

 

Antolaketan ibilitakoak bezain beste gozatu izana espero dugu!

Mila esker gerturatu zineten guztioi, txandetan aritu zinetenei, ekintzak prestatzen ibili zitenen guztiei... Ikastolako jaia ahalbidetu duzuen guztioi, eskerrik asko!

 

IKASTOLAKO JAIKO ZOZKETA

Ikastolako jaiko zozketa bazkal ostean egin zen, hauek dira zenbaki saridunak:

1.SARIA: 4392

2000€ BELDARRAIN CENDOYA familia

2.SARIA: 8809

500€ MATEOS FERNANDEZ familia

3.SARIA:  5567

Maleta EGUIA SANTAMARIA familia

4.SARIA:  5583

Kafe makina EPELDE URIARTE familia

Zorionak irabazleei!