Pasar al contenido principal

LH3koek Meatzaldeko burdinola eta kargalekuak ezagutzeko txangoa burutu dute

Irudia
LH3 El Pobal

Aurreko ostegunean, maiatzak 7, LH3ko ikasleak Muskizeko EL POBAL burdinolara joan ziren. Burdinola Barbadun ibaiaren ertzeko ingurune eder batean dago, eta paseotxo bat egin ondoren, burdinola, irin-errota eta errementari baten erakustaldia ikusteko aukera izan zuten. 

Hau ikusi eta gero Pobeñarako bidea hartu zuten meatzaritza eta zehazki burdinaren bidearekin jarraitzeko. Paseo labur bat egin eta gero, mineralen zamatze tokia ikusi eta itsasora begira bazkaldu zuten. 

Zelako zortea! Egun polita biribiltzeko, gune berde batera joan eta jolasteko tartea ere izan zuten, lasai asko eguraldiaz gozatzeko! Zein egun polita igaro zuten!