Pasar al contenido principal

Hezkidetza plana: galdetegiaren ondorioak

2024.03.08.- Gogoratuko duzue pasa den ikasturte amaieran, Hezkidetza Plana helburu, Berdintasun Forotik galdetegi bat prestatu zela, oinarria edo abiapuntua definitzeko.

Galdetegi hori Hezkuntzako II.Hezkidetza planean (2019-2023) oinarrituta egin zen eta Ikastola osatzen dugun hezkuntza komunitate osoari helarazi zitzaion; Bigarren hezkuntzako ikasleei, langileei eta familiei. Guztira 206 familiek, 271 ikaslek eta 38 langilek parte hartu dute 2022/2023 ikasturte amaieran eta 2023/2024 ikasturte hasieran zehar.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Galdetegi horretan jorratutako 9 puntuak gogorarazteko eta bertatik atera diren ahuleziak, mehatxuak, indarguneak, aukerak eta ondorioak ezagutzeko erantsitako irudia balia dezakezue.

Elkarrekin martxoaren 8a egunero ospatu eta aldarrikatzen jarraituko dugu. Betaurreko moreak jantzi eta kantak dioen bezala “morez, morez ikusi egunak beltzaren ordez” !

 

82 HEZKIDETZA galdetegiaren ondorioak ELEB.pdf