OROKORRA
IKASTOLAKO OSPAKIZUNETARAKO ZAPIAK
Euskararen eguna, Agate Deuna, Ikastolako jaia... ikasturtean zehar Ikastolan izaten ditugun ospakizun ezberdinetan erabiltzeko zapiak prestatu ditugu.
Lehen eskaera otsailaren 4rako, Agate Deuna bezperako kantu kalejirarako, izango dugu prest. Prezioa: 6 euro.
Eskaerak egiteko azken eguna: urtarrilaren 14a. Jasotzeko data: urtarrilaren 27tik aurrera.
OPORRETAN, EUSKARAZ
Ikastolen Elkarteko HIZPRO taldeak oporretan euskararekin gozatzeko baliabide bilduma prestatu du.
HEMEN IKUSI
AIARALDEKO EUSKALGINTZA KONTSEILUAREN ERREMINTA KUTXA
Euskarazko baliabideak ere Aiaraldeko Euskalgintzaren erraminta kutxan aurkitu daitezke:
JANTOKIA
JANTOKIKO MENUA
Jangelako lantaldeak urtarrileko menua prestatu du. Web guneko infogunea atalean ikusgai dago.
IKUSI HEMEN
AHO HIGIENEARI BURUZKO ARGIBIDEAK
HAUR HEZKUNTZA
Oporren bueltan Haur Hezkuntzako jantokietan, 2 urtetik 5 urtera, bazkaltzen duten ikasleek hortz eskubila berria ekarri beharko dute.
Ikasturte honetan ez da hortzetako pasta gehiagorik ekarri beharko, nahikoa pilatu da eta kasturte hasieran ekarritakoarekin.
GAINERAKO IKASLEAK
Gainerako etapatan, LH1etik aurrera, ikasleek aukera daukate bazkaldu ostean aho higieneari tartea eskaintzeko. Horretarako, bakoitzak bere tresnak ekarri beharko ditu; LHn nezeserrak gordetzeko toki propioa dago jantokian.
MATERIAL SALMENTA LAUDION BERTAN NEGUKO AZOKATAN:
ABENDUAREN 24AN, ASTEAZKENA, Eguberriko baserritar eta artisauen azokan 10:00etatik
ABENDUAREN 31N, ASTEAZKENA, Urte zaharreko baserritar eta artisauen azokan 10:00etatik
ALBISTEAK
JANUS LESTERREN GABON KANTARI JARRI DIZKIO HITZAK NAHIKARI YUBEROK
SAHARARAKO ELKARTASUN BIDAIAREN KRONIKA
DBH4KOEN MODA DESFILEA IRUDIETAN
HAUR HEZKUNTZA
1. HIRUHILABETEKO ARGAZKIAK PREST
Oporren hasierarekin batera, 1. hiruhilabeteko argazkia albumak prestatu dituzte Haur Hezkuntzan.
Maila bakoitzak bere argazki galeria dauka eta ondorengo loturak baliatuta ikusi ahal izango dira. Familiek Ikastolako Alexia aplikazioan erregistratuta dituzten posta elektroniko kontuen bidez izango dute sarbidea bertora.
0-1 URTE 2 URTE 3 URTE 4 URTE 5 URTE