Pasar al contenido principal

Lan deialdiak

Laudio Ikastolak  ondorengo lan eskaintza osatu du:

BIGARREN HEZKUNTZAN INGELES ORDEZKAPENETARAKO LAN-POLTSA

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan ingelesa arloko ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesatuek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Ingeles ikasketetako gradua edo baliokidea.

  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra (CAP).

  • EGA edo titulazio baliokidea.

Bestetik hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da.

 

BATXILERGOAN ETA BIGARREN HEZKUNTZAN MATEMATIKA ETA FISIKA/KIMIKA ORDEZKAPENA

Laudio Ikastolak Batxilergoan eta Bigarren Hezkuntzan matematika,  fisika eta kimika arloetako ordezkapena burutzeko irakaslea behar du. Interesatuek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horietarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa.

  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra (CAP).

  • EGA edo titulazio baliokidea.

Bestetik hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da.

 

HAUR HEZKUNTZAN ORDEZKAPENAK EGITEKO LAN-POLTSA

Laudio Ikastolak Haur Hezkuntzan ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesatuek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Hezitzaile teknikaria edo Haur Hezkuntzako magisteritza gradua.

  • EGA edo titulazio baliokidea.

 

Lan deialdi guztietan %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Lan eskaintza hauetarako izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da azaroaren 9ra arte.