
PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA
Haur Hezkuntzako haurrak, esperimentatu dezaten, jolas berritzaile hauekin praktikan aritu dira jolas autonomoan.
Jolas hauen lanketari esker ikasleek zenbait trebetasun bereganatu eta garatzeko aukera izan dute. Pentsamendu konputazionala, esaterako. Honi esker arazo konplexuak zati txiki eta erabilgarriagoetan deskonposatzeko gaitasuna landu ahal izan dute. Horrek arazoak konpontzeko trebetasunak garatzen laguntzen die ikasleei, funtsezkoak baitira hainbat arlo akademikotan eta eguneroko bizitzan.
Jolas hauen bidez pentsamendu konputazionala garatzen da , hortaz, logika aplikatzea eskatzen dute. Trebetasun horrek ikasleen arrazoibide logikoa hobetzen du, eta hori onuragarria da matematikan eta beste diziplina batzuetan.
Jolas hauekin haurrek sormena ere lantzen dute. Ikasleek, arazoen aurrean, beren ideiak modu berritzailean adieraz ditzakete, euren konfidantza areagotuz.