Pasar al contenido principal

Ondo izan, Cesar

Irudia
CESAR

Egungo ikasleek, ikasle ohiek eta lankideek parte hartu zuten atzo egindako agurrean. Prestatutako agurrak ustekabean harrapatu zuen Cesar.

Ikasleek parte hartu zuten ekimenaren antolakuntzan eta dantzak zein musika nagusitu baziren ere, berbaldi hunkigarrietarako tartea ere egon zen. 

Cesarrek ekitaldian egondako euskal kulturaren presentzia goraipatu eta etorkizuna diren oraingo belaunaldiak euskara erabiltzera animatu zituen: "Euskara eta Euskal Herria maite baditugu, denok euskaraz hitz eginda gauza handia lortuko genuke, hortaz, erabili euskara!"

Bukatzeko, Izar Mendiguren Cosgaya ikasle ohiak idatzitako bertsoa kantatu zuten.

 

"BATXILERGOAN TUTORE

GISA LAN BESTE KASKETA

ORAIN TITULU BERRI BAT

DUZU ZESAR: JUBILETA!

HAMARKADAK TA BIHOTZAK

UTZI DITUZU BETETA,

BIBOTEPEAN ADARRA

JOZ, EZ BAKARRIK TRONPETA!

GUREKIN UZTEN DITUZU

HORRENBESTE IKASKETA

ATE BERRIAK IREKIZ

ITXIKO DUZU KRISKETA

MAITE ZAITUGUNEZ GERO

ILARGIRA ETA BUELTA,

ORAIN GOZATU BIZITZAZ

MEREZI DUZU ETA!"

 

Cesarrek bertsoaren amaiera baliatu zuen bere hitzei hasiera emateko: "orain gozatu bizitzaz dio bertsoak, baina hemen ere asko gozatu dut, talde lanean, ikasleekin lanean... gustoko duzun horretan lanean aritzea gauza ederra da." 

Ondo ibili Cesar! Mantala berri horrekin eta saskian dauden produktuekin osatutako menua dastatzeko prest gaituzu!

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia