Pasar al contenido principal

Orientazio azoka

2024.01.10.- Laudio Ikastolak, beste behin ere eta aurreko urteotako esperientziari jarraituz,  batxilergoko ikasleei zuzendutako orientazio akademiko eta profesionalerako azoka antolatu du.  Azoka honek eta egunotan Ikastolan antolatzen ari diren hitzaldi eta bisitek, ikaslea bere ondorengo ikasketen aukeraketan laguntzen dute. 

Hartu beharreko erabakia konplexua eta garrantzitsua dela kontuan hartuta, informazio desberdinak kontrastatzea ezinbestekoa da. Hori dela-eta, ondorengo ikastetxe edo ikasketen informazio pertsonalizatua eskuratzeko aukera izan dute:

 
• Unibertsitateak: Deustu, Mondragon, Nafarroako Unibertsitatea, Begoñako Andra Mari irakasleen Unibertsitate  Eskola, Bilboko Merkataritza Ganbera, EUNEIZ.
 
• Lanbide Heziketa: Ikastolen Elkartea, Laudioalde, Egibide; Ikaslan eta Hetel elkarteko informazioa.
 
Esan bezala, azoka ez da antolatutako ekimen bakarra, bisitak eta hitzaldiak ere antolatu ditugu eta bukatzeko, Batxilergoko 2.mailako ikasleek EHUk antolatutako Orientazio azokan parte hartuko dute datorren otsailaren 10ean.
 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
El equipo de cocina del comedor ha realizado una primera valoración del proceso de adaptación del menú.
Definidos los 3 objetivos de esta edición está en marcha la recogida de material y aportaciones económicas.