Pasar al contenido principal

Euskararen astea

2023.12.05- Aurten ere hamaika ekintzaz bete dugu Euskararen astea Ikastolan. Argitxoren bisita ilusio handiz jaso zuten asteartean Laudio Txiki, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek eta urtero bezala, ongi etorri beroa eman zioten. Pasabideak eta gelak eskulanez eta euskararen aldeko leloz apaindu zituzten eta ostiralean, euskararekin lotutako kamiseta eta laukidun zapiak soinean, goizetik jai giro ederra izan zen Ikastolan; Ahobizi eta Belarripresten bisita, ipuin kontalaritza, DBH eta Batxilergoko ikasleek bideratutako jolasak, karaokea, LH6koek herriko ekitaldia, ... 

Gainera aurten, abenduaren 3an,  igandean Artziniegan ospatu den eskualdeko euskararen egunerako, Ikastolako lau etapetako ikasleek eskulan adierazgarria prestatu eta Artziniegan aurkezteko aukera izan dute. "Laudio Ikastola, euskararen hazia ereiten" izenburupean,  Ikastola irudikatzen duten zuhaitzetako hostoetan euskararen aldeko leloak, irudiak, mezuak eta konpromisoak islatuz. 

Bideoa ikusi nahi?

https://drive.google.com/file/d/16zisAJ0jG3rV2VWksdtxw4QRjwzsTwyY/view?usp=drive_link

“Guk hainbat hizkuntza izan ditzakegu, euskarak, aldiz, gu gaitu, ez beste inor”. Euskarak gure beharra duelako, Laudio ikastolan urteko 365 egunetan euskaraz ikasi, euskaraz hitz egin eta euskaraz bizi nahi dugu.

Azken albisteak

Ekimenaren helburua Batten sindromea duten haur biren familia laguntzea izan da
La solidaridad no entiende de límites y las iniciativas no cesan.
Izen ematea martxoaren 4ra egongo da zabalik laudioikastola.eus/lan-poltsa atalean
Nuestra Ikastola ha demostrado, una vez más, que la solidaridad no tiene límites.