Ikastolak bi urte daramatza Kurkuluxetan Elkartearekin antzerkigintza lantzen. Iaz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoekin eta aurten DBH1ekoez gain, Lehen Hezkuntzako 6.mailakoak ere aritu izan dira.
Atzo eta herenegun ikasturtean zehar ikasitakoa Aiaraldea Ekintzen Faktorian oholtzaratzeko aukera izan dute. Faktoria lepo bete dute!
Garrantzitsuena ez da azken emaitza artistikoa, baizik eta ikasturtean zehar egindako bilakaera haien hezkuntzaren prozesuaren barnean eta norberaren pertsonalitatearen garapenean. Antzerkigintzak haurren garapenean eragin zuzena dauka; irudimena, emozioak…lantzen dira. Hori bakarrik ez, jendaurrean aritzeko trebezia ere garatu egiten da. Gainera mota askotako gaiak eta edukiak lantzeko aukera ere ematen du.
Zer lantzen da?
- Jolas dramatikoa
- Rolak landu
- Inprobisazio jolasak
- Jolas kolektiboak
- Testu laburren lanketa eta sormena
- Atrezzo eta eszenografiaren hastapenak
- Mozorrotze eta karakterizazioa; makilajea (teknika sinpleak), jantziak
- Ahozko zein idatzizko testuen lanketa
- Koreografiak
- Soinu, erritmo eta adierazpen musikalari hurbildu
- Arnasketa, erlajazioa, espazioa eta kokapena landu
- Txotxongiloen teknikara hurbildu
- Argi beltzaren antzerkiaren hastapenak
- Eszenografia sinpleak ezagutu eta sortu
Zeintzuk dira helburuak?
- Euskaraz bizitzea eta hizkuntza honetan sakontzea era naturalean
- Dramatizazioaren ezagutza orokorra ikastea
- Norberaren garapena bultzatzea: adierazpena, irudimena, sormena, espontaneitatea.
- Norberaren pertsonalitatea eta mugak ezagutzea
- Taldea eta norbera: harremanetan sakondu, arazoei irtenbidea ematen ikastea, komunikatzeko eta negoziatzeko ahalmena lantzea, autoestima eta besteen lana onartzea,
- Gorputzaren mugimendu, komunikazio eta adierazpena lantzea bakarka eta lan taldean: arnasketa, keinuak, mintzaira
- Ahotsa eta soinuak ezagutzea eta asmatzea
Bikain aritu dira egunotan!