Pasar al contenido principal

Betaurreko bilketa

Irudia
TLFN BILKETA

Ikasturte amaierarekin batera, DBH3ko ikasleek proiektu bat aurrera eramatea erabaki dute.

Laudiotik zein ikastolatik ahalik eta betaurreko gehien eskuratzeko proposamena egin dute, Senegaleko herri bat lagundu ahal izateko. Euleuk Gobernuz Kanpoko Erakundea laguntzeko burutuko dute proiektu hau. Betaurrekoak eguzkikoak edo graduatutakoak izan daitezke.

Pasa den astean, ostegunean, Laudioko herrigunetik ibili ziren proiektuaren berri ematen eta betaurrekoak biltzeko kutxak jarri zituzten herriko saltoki ezberdinetan. Edozein kasutan, betaurrekoak Ikastolan ere entregatu ahal izango dira ekainaren 20a arte.

Guztion artean lagundu ditzagun ahalik eta betaurreko gehien lortzen! 

Irudia
Irudia
Irudia