Pasar al contenido principal

HH4 eta 5en azken artelana

Irudia
hh4

Arte kooperatiboa oinarri, ikasturte osoa eman dute sormena lantzen eta garatzen haur hezkuntzako ikasleek.

Artista ugariren lanetan oinarrituta artelan asko sortu dituzte. Ikasturteko azkenengoan Yuko Nishikawa artista japoniarraren obra imitatu dute. Papera erabilita airean zintzilik dauden kikara formako elementuak egin dituzte.  Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoek arte kooperatiboan sortutako azken lana ikusi nahi duzue?

Udan sormena lantzen jarraitzeko ideia mordoa utzi dizkigute ikasturtean zehar, atera dezagun barruan daramagun artista sen hori!

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia