Pasar al contenido principal

Ikastolako jaia

Irudia
ZOZKETA

Larunbatean, atzo, Ikastolako jaia ospatu genuen.

Eguraldia lagun eta ilusioa borborka, ehundaka lagun elkartu ginen kolorez eta erritmoz betetako gure Ikastolan.

 

Goizean zehar (ikusi goizeko argazkiak)  koloreak bete zituen Ikastolako pasabide eta txoko ezberdinak. Familian gozatzeko ekintza ugari izan genituen;

-Herriaren pilota elkarteak antolatutako pilota partiduak

-Motorra lasterketa, jolasak, tailerrak, puzgarriak... 

-Ikastolako panderojoleen kalejira

-1994an jaiotako ikasle ohiei harrera

-Batxilergoko 2.mailakoei agurra (Ikusi argazkiak)

 

Eguerditik aurrera, musikak hartu zuen tokia (ikusi arratsaldeko argazkiak).

-Euskal dantzen emanaldia

-Herri bazkaria (Ikusi Aiaraldeko argazkiak) eta osteko zozketa eta bingoa.

-Ikastola inguruan antolatutako ginkana.

-Erromeria

 

Antolaketan ibilitakoak bezain beste gozatu izana espero dugu!

Mila esker gerturatu zineten guztioi, txandetan aritu zinetenei, ekintzak prestatzen ibili zitenen guztiei... Ikastolako jaia ahalbidetu duzuen guztioi, eskerrik asko!

 

IKASTOLAKO JAIKO ZOZKETA

Ikastolako jaiko zozketa bazkal ostean egin zen, hauek dira zenbaki saridunak:

1.SARIA: 9958

2000€ LAZKANO ORTUZAR familia

2.SARIA 8958

500€ GOIKOETXEA OTAOLA familia

3.SARIA: 6883

Opari bonoa ARROYO MANDAYO familia

 

Zorionak irabazleei!

 

Eskerrik asko, bide batez, lagundu duten Adi Grafik, Arza harategia, Goar, Grafik sarea, Juper, Kukuma eta Onieva enpresei ere!

 

 

Irudia
Irudia
Irudia