Pasar al contenido principal

LHko nagusienak hezkidetza lantzen

Irudia
HEZKIDETZA

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasleek, Urtxintxa eskolako hezitzaileekin,  hezkidetza saioak izan zituzten pasa den astean. 

 

Zer landu dute?

Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek bizikidetza jorratzeko dinamiken bidez tratu onak lantzea izan dute helburu.

Bizikidetza eta aniztasuna.
Aniztasuna eta bazterketa ikuspegi intersekzionaletik.
Zein baztertzen dugu? Zergatik?
Talde osasuna. Komunikazio oinarriak.
Diskriminazio espazio desberdinen azterketa: ikastetxea, lana, familia, gizartea (hedabideak, ohiturak, moda...)
Bizikidetzaren oinarriak. Tratu onak harreman afektiboetan.

 

Tratu on eta txarren bereizketa.
Harreman afektiboen identifikazioa eta garrantzia.
Zer esan nahi du “maitatzeak”? Zer ez du esan nahi?
Maitasun harreman desberdinak:bikotea, familia, lagunak...
Maitasunaren inguruko mitoak eta sinesmen faltsuak desmitifikatzea.
Harreman positiboak eta osasuntsuak.



Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek sexualitatea lantzea izan dute helburu sexualitatearen ikuspegi mugatua irekiz.


Auto-estimaren garrantzia sexualitatean.
Autoestimak gure harremanetan duen garrantzia: autoestimuaren dimentsio sozial eta pertsonala.
Besteek gure pertsonaz (proiektatzen dugun irudia) duten pertzepzioaz jabetzea.
Afektibitatea.
Maitasun erromantikoaren azterketa. Zer eragiten du?
Zaintzaren dimentsio pertsonal eta soziala.
Harreman positiboak eta osasuntsuak.

 

Bakoitzaren sexualitateaz jabetzea
Sexualitate kontzeptua: identitatea eta sozializazioa.
Gorputz-aldaketak. Hilerokoa.
Talde sexudun baten parte direla jakinaraztea.
Pertsonen arteko maitasunaren garrantziaz jabetzea, kontaktua eta elkarlana sustatuz.
Desira eta orientazio sexuala.
Maitasuna bikote harremanetara bakarrik mugatzen ez dela ohartarazi.

 

Zein garrantzitsuak diren holango saioak berdintasunean oinarritutako jendartea osatzeko!

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia