Maiatzaren 15a Familien eguna eta maiatzaren 17a Homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren eguna izanik, egunotan Ikastola aniztasunez jantzi dugu.
Familia mota ezberdinak landu dituzte etapa guztietan; zer da familia? nork osatzen du familia bat? bezalako galderak baliatu dituzte errealitate ezberdinez jabetzeko. Horretaz gain, bideo hauek ere ikusi dituzte:
HH eta LHko 1.zikloa
LHko 2.zikloa eta DBH:
Topatu ote dute erantzun bateraturik?
Familia ezberdinak jorratzeko dinamika gehiago erabili dituzte, horietako bat Familien bingoa. Etxean jolastu nahi? Erantsitako dokumentuak erabil ditzakezue!
Familia ereduak eta LGTBI koloreak elkartzen zituen muralak ere osatu dituzte!
Eta gaur, LGTBIfobiaren kontrako egunean, mosaikoak osatu dituzte! Gorrotoa alboratuz, errespetuaren eta bizipozaren ikur bihurtu diren aniztasunaren irudiak.
Aniztasunak jendartea aberastu egiten du, horregatik, berdintasuna helburu eta errespetua bide, gaur eta egunero, inklusioaren alde lanean jarraituko dugu!