Ikastolatik goizean-goiz atera ziren maiatzaren 2an, irrikitan, eta Lapurreketara heldu zirenean barneko emoziak areagotu ziren. Bertan maletak antolatu eta baserria ezagutu zuten, lo gelak, komunak, jantokia... eta ostean bazkaldu zuten.
Eguzkiak lagunduta, basotik paseoa egiteko aprobetxatu zuten. Bueltan ogia eta lorontziak egin zituzten, bai interesgarria ogia egiteko prozesua!
Lasaitzeko garai heldu zen ostean eta atsedena hartu zuten afaldu aurretik filme txiki bat ikusten. Hori bai...hau martxa afaldu osteko diskodantzan!!!
Nekea nabaria zenean pijama eta linterna hartuta oheratu ziren.
Hurrengo goizean bertako animaliak ezagutzeko aukera izan zuten, Prudentzio astoak gustura utzi zien bere gainean igotzen. Bertako landareak ureztatzen eta landatzen ibili ziren ere...hau lana!!
Eguerdian, indarrak hartzeko, bazkaldu eta parranda pixkat egin ostean maletak biltzeko txanda heldu zen, etxera bueltatzeko. Hau lo kuluxka ederra autobusean egin zutena!!!
Esperientzia ahaztezina!
Barnetegiko argazkiak ikusi nahi?