Pasar al contenido principal

Napolesera bidaia

Irudia
kultura ondarea

Pasa den ikasturtean, aurten DBH4.mailan dagoen ikasle talde bat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatutako Kultura Ondarea Sariaren 7. edizioan saritua izan zen.

Saria Orozkoko kirikiñausei eta Okondoko kortinei buruz egindako bideoagatik jaso zuten eta horri esker Napolesera bidaiatu zuten, Napoles eta inguruko leku gehiago bisitatzeko aukera edukiz: Procida, Caserta, Paestrum, Pompeya, etab.

Egunez-egun zer ikusi zuten jakin nahi? Ikusi hemen.


"Esperientzia izugarria izan zen, lagun berriak egin genituen eta herrialde berri bat bisitatzeko aukera izan genuen, baita bertako kultura eta gastronomia ezagutzeko ere. Bizipen zoragarria izan zen". 

Aurten ere, batxilergoko 1.mailako ikasleek bi lan aurkeztu dituzte:

-Malatoko zuhaitza
-Laudio Ikastola Euskal Herria herriz herri zeharkatzen

Ea iazkoek bizi izan zuten esperientzia bizitzeko aukera duten!

 

Irudia
Irudia
Irudia