Pasar al contenido principal

Edurne Azkarate hurbildu da Ikastolara Kulturrizketak ekimenaren eskutik

Irudia
Batxi1 kulturrizketak

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak KULTURRIZKETAK saioak eskaintzen ditu gazteak euskal kulturara gerturatzeko eta inspirazioa partekatzeko helburuarekin.

Hori horrela, joan den astean, Batxilergoko 1. mailako ikasleok Edurne Azkaraterekin solasaldi hurbila edukitzeko aukera eduki genuen eta interpretazioaz, kulturaz eta euskal sormenaz aritu ginen, besteak beste.

Zoragarria da euskaraz sortzen duten erreferenteak ikastolara hurbiltzea. Eskerrik asko, Edurne.