Pasar al contenido principal

Kontsumo tailerretan aritu dira LH1 eta LH3n

Irudia
LH1 kontsumobide tailerra

LH1 eta LH3ko ikasleak Kontsumobidek bideratutako tailerretan aritu dira egunotan Ikastolan.

LH1koek elikagaien ortzadarra deituriko tailerra burutu dute. Berton denetarik jateko ohitura sustatzeko ipuina landu zuten.
LH3koek burututako tailerrean berriz, dendetan erosterakoan zentzumenen bidez jasotzen ditugun erosteko estimuluak aztertu zituzten. Horren adibide, txutxedendetan egoten diren usain goxoak edo beste hainbatetan lasaitasunez erosteko jartzen duten musika lasaia.