Pasar al contenido principal

BIZI(modu) MORE(a) programa abian da

Irudia
BIZImodu MOREa
Hezkidetzarekin lotutako formakuntza, hitzaldi eta tailerrak urte amaierara arte

 

Laudio Udalaren dirulaguntza baliatuta, BIZI(modu) MORE(a) programa jarri da martxan, urte amaierara arte. Egitarauak hainbat ekintza hezitzaile, parte hartzaile eta hezkidetzaile biltzen ditu. 

Ekimenak hezkuntza ez-formalean, gurasoen prestakuntzan eta parte hartzaileen ahalduntze prozesuetan eragin nahi du.

 

FORMAKUNTZA

Programaren barruan, ikastolako eskolaz kanpoko ekintzetako hezitzaileek eta monitoretza ikastaroan daudenek formakuntza saioa jaso dute Hiruki Larroxa elkartearen eskutik, "Pedagogia feministak aisialdian" izenburupean.

 

TREBATU GURA(SO)

Horrez gain, datorren abenduaren 16an, asteazkena, arratsaldeko 17:00-19:00 bitartean Laudio Ikastolan, Emaize elkarteko Miren Lopez de Arregi Lakuntzaren eskutik  “Sexuen hezkuntza eta pronografia: mugak, arriskuak eta familientzako orientabideak” hitzaldia egongo da.  Lehen eta Bigarren Hezkuntzako familiei bideratuta egon arren, interesa duen edonork dauka gerturatzeko aukera.

Ekintza honetan parte hartzeko izena eman beharko da abenduaren 4a baino lehen.

IZENA EMAN


Pornografia nerabe askorentzat sexualitateari buruzko informazio-iturri nagusietako bat bihurtu da. Eduki horietara gero eta adin goiztiarragoetan iristeko erraztasunak kezka sortzen die familia askori; izan ere, askotan zalantzak izaten dituzte errealitate horri nola heldu, hezkuntza-ikuspegitik zer muga adostu eta nola lagundu seme-alabei kalitatezko sexuen heziketa baten bidez. 

Saio honen helburua da gaur egungo pornografiaren fenomenoa ulertzeko informazio zorrotza eta tresna praktikoak eskaintzea, sexualitatearen eta erotikaren eraikuntzan duen eragina aztertzea, eta familiek nerabeen sexuen heziketan duten zereginari buruz hausnartzea.

 

HEZKIDETZA PRAKTIKOA IKASTOLAN

Ekimenaren 3. hanka hau dinamikoagoa da, tailer ezberdinez osatua baitago.

 

1) BERDINTASUNAREN ALDEKO TOTEBAG TAILERRA

Azaroak 28, 10:00-11:30 bitartean

Krazyartekin elkarlanean antolatuta

Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratuta

Leku mugatuak daude.

Izena eman azaroaren 17a baino lehen. 

Kuota: 10€ (2026ko abenduko erreziboan azalduko da)

 

IZENA EMAN

 

2) BATUKADA TAILERRA

Abenduak 19, 11:00-13:00 bitartean

Aiarandreen taupadak batukada taldearekin elkarlanean antolatuta

Lehen Hezkuntzako 5.mailatik gorako ikasleei bideratuta

Leku mugatuak daude.

Izena eman abenduaren 4a baino lehen. 

 

IZENA EMAN

 

3) AUTODEFENTSA FEMINISTA 

Data aurrerago zehaztuko da.

Emagin elkartearen gidaritzapean

Bigarren Hezkuntzako ikasle neskei bideratuta

Leku mugatuak daude.

Izena ematea aurrerago zabalduko da.