Pasar al contenido principal

LH1 Gorbeiako parketxean

LH1eko ikasleak Areatzako Gorbeiako Parketxera eta Saldropoko hezegunera txangoa egin dute.
Izan ere Natura aztegai izan dute egunotan gelan eta berton landutakoa behatzeko aukera bikaina suertatu zaie.
Parketxean Gorbeialdeko animaliak, landareak… ezagutzeko tartea izan zuten eta hamaiketakoa hartu ondoren Saldropoko hezegunera abiatu ziren, Gorbeiako basotik zehar ibilbide txiki bat egiteko.
Bertan, aurretik Parketxean landutakoa ikusteko tartea izan zuten eta baita basoko kondairak ere entzun eta ikasteko.