Irudia
Haur Hezkuntzako 5 urteko neska-mutilak herriei buruzko proiektua lantzen ari dira eta, besteak beste, herrietan dauden eraikin eta zerbitzuak ezagutzen aritu dira.
Hori probestuta Urduñara txangoa burutu dute trenez, bertako museoa bisitatzeko. Bisitaldian duela urte asko egunerokoan erabiltzen ziren tresna eta tramankuluak ikusi eta ezagutzeko aukera izan dute.
Laudiora bueltan etorri aurretik, bertako parkean bazkaltzeko eta jolaserako tarteak ere izan zituzten.