Pasar al contenido principal

Saharara elkartasun bidaia (2026)

Aurten ere, Bucraara!

Laudio Ikastolako Batxilergoko 2.mailako 40 ikaslek saharar kanpamentuetara bidaiatuko dute abenduaren 4tik 12ra. Bertan, Bucraa herrian hain zuzen ere, proiektu kooperatibo bat garatuko dute.

Elkartasun ekimen hau burutzeko asko izaten ari dira burututako jarduerak; kamiseta salmenta, zozketak, azokak... . Oraingoan, "crowdfunding" bideo bat egin dute, babesa eta laguntza eskatzen.

Laguntzeko prest?

 

'KANTU BAT SAHARARENTZAT' Saharar herriak dauka gu guztion beharra Berrogeita hamar urtetan bizimodu kaskarra Euskal kostaraino heltzen da negarraren aparra Zapalkuntzaren aurrean zorroztu irrifarra Erresistentzia eredu garai latzen testigu Sostengua ematea guri ere dagokigu Okupazio azpian honezkero gatibu Elkartasun keinu orok kateak hausten ditu Saharara goaz abenduan Jarri zure aletxoa proiektuan Saharara goaz abenduan Maitasunez, esperantzaz ta kantuan Zenbat errealitate mundu honen barruan Aldaketa ez da ematen bizkor ta segituan Aldrebesturik jartzen da den-dena deskuiduan Biharra eraiki dezagun pausoz pauso orduan Saharar herritar asko beren lurretatik at Tinduf inguruan daude gehiengoa batik bat Haien hitza ez da hartzen oraindik ere aintzat Aldarrikatu dezagun bakea guztiontzat Saharara goaz abenduan jarri zure aletxoa proiektuan Saharara goaz abenduan maitasunez, esperantzaz ta kantuan Saharara goaz abenduan jarri zure aletxoa proiektuan Saharara goaz abenduan maitasunez, esperantzaz ta kantuan maitasunez, esperantzaz ta kantuan!