Pasar al contenido principal

Laudioko buruhandiak gertutik ezagutzeko tailerra egin dute HH4 eta 5eko haurrek

Irudia
HH4-5 buruhandiak

Ikasturtea hasi berritan Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko haurrek Laudioko buruhandiak ezagutzeko tartea izan dute, bertoko guraso den Endika Albinarrate Galindezen eskutik.

Endikak urteetako eskarmentua dauka Galtzagorri taldean Laudioko buruhandiak laguntzen eta Ikastolara ekarri zituen ikasleek gelan buruhandiak sortzeko tailerra burutu dezaten. 

Laudioko buruhandiak herriko neska mutilak bezain bihurriak, korrikalaria eta parranderoak dira eta pozaren pozez izan ziren Ikastolan.

Irudia
GALTZAGORRI TALDEAREN 40.URTEURRENA

Izan ere, aurki, urriaren 3an, larunbata, Galtzagorri taldeak bere 40. urteurrena ospatuko du eta, nola ez, ekitaldi programa barruan buruhandien kalejira abiatuko da 11etan Kultura Etxetik. Jarraian, 12ak aldera, haurrentzako jolasak antolatu dituzte Lamuza parkean.

Ez galdu buruhandiekin batera jaian parte hartzeko aukera!
Eskerrik asko Endika eta Galtzagorri taldea!

 

Irudia