Irudia
DBH3ko ikasleok Lasturko aterpetxean barnetegian egon ginen pasaden astean, bikain pasatu dugu!
Bertako begiraleek ongi etorri oso ona egin ziguten, eta haiei esker ere oso ondo pasatu dugu. Begiraleez gain, 3 lagun berri egin genituen, aterpetxeko txakurrak: Xaxa, Txistu eta Uko. Hiru egunetan zehar guztiok elkarrekin espeleologia, zaldiketa, orientazioa mendian eta talo goxo-goxoak egin ditugu. Bestalde, aterpetxeko janaria oso goxo zegoen, Laudiotik bihotz-bihotzez eskerrak sukaldariei!