Pasar al contenido principal

DBH2ko ikasleek 3 eguneko egonaldia burutu dute Hondarribiako kanpinean

Irudia
DBH2 Hondarribia

DBH2KOEK 3 EGUNEKO EGONALDIA BURUTU BERRI DUTE HONDARRIBIAKO KANPINEAN 

EGONALDIAREN BITAKORA
egileak: Alene Laskibar eta Ibai Ouedraogo

 

Pasaden asteazkenean, irailaren 16an, Hondarribiara joan ginen. 9 etan autobusa hartu genuen eta 11k aldera iritsi ginen. Bidea pixka bat luze egin zitzaigun. Camping Faro de Higuerrera joan ginen.

Iritsi bezain laster hondartzara abiatu ginen, bertan jolastu eta bainatu ginen. 13:30etan gutxi gora-behera bazkaltzeko ordua heldu zen. Bakoitzak bere bazkaria ekarri zuen etxetik.

Bainatu ostean, bi taldeetan banatu gintuzten: batzuk arrantzara eta besteak Hondarribitik buelta bat ematera. Arrantzan zegoen batek itsas bisigu bat arrantzatu zuen.

Arratsalde bukaeran, kanpinera bueltatu, eta denbora librea izan genuen, irakasleek afaria prestatzen zuten bitertean. Bakoitzak bere tupperrean afaria zerbitzatu zuen: makarroiak.
Afaldu ostean, bakoitzak bere tupperra eta hortzak garbitu eta “ohera joan ginen”.

Hurrengo egunean, osteguna, gosaldu, eta goiz osoan denbora librea izan genuen. Bazkaldu egin genuen eta segituan hondartzara jaitsi ginen. Ondoren, Hondarribiatik ginkana bat egin genuen. Euskeraz hitz egin genuen eta oso dibertigarria izan zen herria gehiago ezagutu genuelako.

Kanpinera bueltatu eta denbora libre gehiago izan ondoren afaldu, garbitu eta mendira abiatu ginen. Klaseko batek gitarra jo zuen. Pixka bat geroago, bakoitza bere logelara joan zen “lo egitera”.

Azkenengo egunean, ostirala, esnatu eta bakoitza bere maleta egiten hasi zen. Hortik gutxira, gosaltzera taldez-talde deitu gintuzten terrazako mahaira, aurreko gauean euria egin baitzuen eta kaleko mahaiak busti-bustita zeudelako. Maleta bukatu zutenek denbora librea izan zuten, besteek maleta bukatzen zuten bitartean.

Ordubatetan, autobusa hartu eta hiruretan ikastolan geunden. Bakoitza bere etxera edo jantokira joan zen bazkaltzera.