Martxoaren 20an, JUUL kanpainari amaiera emateko, bozkaketa literarioa ospatu genuen Ikastolan. Haur Hezkuntzatik hasi eta DBHraino bozkatu ahal izan zuten ikasleek, bakoitzak zegokion kategorian.
Ikasturtean zehar irakurritako libururuen artean (2020tik aurrerakoak izan behar ziren) bat bakarra aukeratzeko lana izan zuten, eta baita ilustratzaile gogokoena ere.
DBHko ikasleei egokitu zitzaien aurtengo bozkalekua antolatzea. Goizean zehar, mailaz-maila joan ziren ikasle guztiak bozkatzera beraien txarteltxoarekin.
Juul literatuta hauteskundeak Euskal Herriko hainbat ikastoletan egin izan da eta ikasleek14.600 boto eman dituzte. Baina...
Zer da Juul Kanpaina?
Irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, Euskal Herriko ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma. Kanpainan ikastoletako haur eta gazteek liburu gogokoena eta ilustratzaile nahiagotuena hautatzen dituzte.
Kanpainaren helburua
Ikasleen irakurzaletasuna bultzatzea da kanpainaren helburu nagusia.
Horretarako:
- Ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratzen dute. Ikasleak jartzen ditugu epaile. Beraz, haiek aukeratutako liburuak, beraiek aukeratuak izan behar dute eta ez, guk irakurtzera behartuak.
- Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzailea aukeratzen dute.
JUUL kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastola, herrian eta Euskal Herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago. Hauteskundeak, ikastola bakoitzak duen irakurzaletasuna bultzatzeko planaren barruan, azken ekintzetariko bat da.
Gaur, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna da, zein liburu ari zara irakurtzen?
Zer irakurri ez dakizula, ikusi argazkietan bozketaren emaitza, bertan liburu ugari daude-eta.