Pasar al contenido principal

Euskarabentura eta Ikastola

Irudia
EuskarAbentura

2018 urteaz geroztik EuskarAbentura ekimenak Euskal Herriko lurralde guztietako eta diasporako 15-17 urte bitarteko gazteak euskal geografia, kultura eta historia lagun artean ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du.


Laudio Ikastolako ikasle diren Itxina Barruetabeña Abad eta Peio Altube Arregi berton izan dira 2026 eta 2025eko edizioetan. Beraien esperientzia partekatzeko tartea eskaini diegu.

EZAGUTU EUSKARABENTURA

    3   GALDERATAN*        

*ezagutu ikastolakideak  gustuko duten horretan

 

Zer dela eta zuen parte hartzea Euskarabenturan? Zer erakarri dizue?

Itxina,  zuk aurten parte hartu duzu baina iaz aurkeztu zinen, ezta? zer egin duzue?

Itxina: Bai, ni pasaden urtean Peiorekin aurkeztu nintzen jada Euskarabenturaz zerbait esan zidatelako baina hartu ez nindutenez aurten ere saiatu naiz eta bueno ba aurten bai Euskarabenturan egon naiz Peiok bezala Atharratzen hasiz eta Algortan bukatuz.

Peio, zuk iaz parte hartu zenuen... zertan datza? ibilbidea?

Perio: Nire kasuan nire aitak hitz egin zidan Euskarabenturaz, eta apuntatzeko adina izatera heldu nintzenean izena eman nuen. Euskarabentura Euskal Herritik oinez hilabete batez egiten den espedizioa da. Gure ibilbidea Atharratzen hasi eta Algortan amaitu zen.

 

Zer eraman duzue eta zer ekarri duzue bueltan? Zerbait aldatu da zuen bizitzetan esperientzia honen ostean?

Itxina: Gauza asko aldatu dira, izan ere Euskarabenturan bizitako esperientziak Euskarabenturatik kanpo inoiz ez nituzkelako biziko eta horrek esperientzia bakarra bihurtzen du. Esango nuke egindako lagunak direla Euskarabenturatik eraman ditudan gauza garrantzitsuena.

Peio: Bai. Oso esperientzia berezia da. Euskarabenturatik oroitzapen on asko eta lagun berriak ekarri nituen.

 

 Zer egin behar da Euskarabenturan parte hartzeko? Jendea parte hartzera animatuko zenukete?

Peio: parte hartzeko banakako proiektu bat egin behar da, mota eta gai desberdinen artean aukeratzen. Idazlan bat, bideo bat, artelan bat, abesti bat… eta urtero 3 gai ematen dituzte aukeran. Nire kasuan beldurrari buruzko idazlan bat egin nuen. Bai, zalantzarik gabe jendea parte hartzera animatuko nuke, kriston esperientzia delako eta betirako oroitzapenak eta lagunak egiten dituzulako.

Itxina: Peiok esan bezala banakako lan bat egin behar da, eta pasaden urtean, Peiok bezala, beldurrari buruzko idazlana egin nuen, baina aurten euskalduntasuna zer den gaia aukeratzea eta idazlan bat egitea izan da nire erabakia. Bai, Euskarabenturan parte hartzeko aukera bakarra dauka bakoitzak bizitzan eta ez nuke esperientzia alferrik galduko.

Irudia