Pasar al contenido principal

LH4koek Warming English ikastaroan murgildu dira ikasturtearen azken txanpan

Irudia
Warming english

Urtero bezala, goizeko ordutegia hastearekin batera Warming English ikastaroari hasiera eman zioten LH4.mailako ikasleek.

Gela bakoitzak English irakasle berria izan du eta ordutegi osoan zehar haiekin egon dira gelakoarekiko desberdina den programa berezia gauzatuz. Bi astez ingelesez jolasten, abesten, antzezten eta sukaldatzen ere ibili dira, pizza gozo-gozoak prestatu zituztelarik.

Ikastaroari bukaera emateko familiak gonbidatu zituzten prestatutako antzerkia eta dantza erakusteko. 

Goodbye eta mila esker bi astez gurekin egon diren Eunice eta Leari eta merezitako oporrak disfrutatzera 4.maila!