Pasar al contenido principal

DBH3koek Hodeilargi Elkartea laguntzeko ekimena sustatu dute

Irudia
DBH3 Hodeilargi

Ikaskuntza Komunitarioa ikasgaiaren barruan, Laudio Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleek diru-bilketa solidario bat egin dute Hodei-Ilargi elkartearen alde.

Ekimen honen bidez, ikasleek elkartasuna, konpromisoa eta gizartearekiko erantzukizuna landu dituzte, ikasgelan ikasitakoa benetako ekintza bihurtuz.

Hodei-Ilargi elkarteak Batten gaixotasuna (CLN6) duten haurrei eta haien familiei laguntzen die, eta, aldi berean, gaixotasun arraro honen inguruko ikerketa eta sentsibilizazioa sustatzen ditu.

Ikasleen inplikazioari eta egindako lanari esker, dirua biltzea lortu da elkartearen proiektuak eta jarduerak babesteko. Esperientzia aberasgarria izan da, eta ikasleek bertatik bertara ikusi ahal izan dute elkartasun-keinu txikiek ere eragin handia izan dezaketela.