Pasar al contenido principal

2026/27 ikasturterako sukaldari lanpostu eskaintza

Irudia
lan deialdia

Laudio Ikastolak 2026/2027 ikasturterako sukaldari lanpostua eskaintzen du.

Eskatzen da: Goi-mailako Sukalde Zuzendaritza Lanbide Heziketako zikloa eta B2 euskara maila.

Baloratuko da: Agiri bidez egiaztatutako %33 edo ezintasun handiagoa izatea.

Eskaintzen da: 2026ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31 bitarteko ordezkapen lan kontratua. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastolen hitzarmen kolektiboak sukaldaria lan kategoriarako arautzen dituen lan baldintzak: 1.918,49 euroko soldata gordina 14 lansaritan; astelehenetik ostirala bitarteko lan jarduna 7:30-16:00 ordutegiarekin eta eskola jai eta oporrak barne dituen lan egutegia.

Interesdunek curriculuma Laudio Ikastolako web guneko lan-poltsa atalaren bidez helarazi beharko dute uztailaren 3a baino lehenago. 

IZENA EMAN