Pasar al contenido principal

Ikastolako bertsolariak aritu dira Aiaraldea eta Arabako bertsolari topaketatan

Irudia
Bertsolariak

Lehen Hezkuntzako 5. mailan burutzen den bertsolari eskolako ordezkaritza bat hurbildu da maiatzaren 28an eta ekainaren 6an ospatu diren bertsolari topaketetara.

Anne Izara, Onintze Laburu, Aimar Angulo eta Oinatz Etxebarria Laudioko Kasinoan ospatutako Aiaraldeko topaketan eta Zuiako frontoian burutu den Araba mailako saioan aritu dira bertsotan.