LHko 5. eta 6.mailako ikasleek Urdaibaiko Ekoetxetik ibilbide zoragarri bat egin zuten eta Mundakako hondartzara iritsi zirenean, merezitako bainu freskagarri bat hartu zuten. Elkarrekin bazkaldu ondoren, uretan jolasteko aukera izan zuten Laudiora bueltatzeko ordua iritsi zen arte. Zein egun zoragarria gurea!
LH6 IKASTOLAN LOTARA
Txangotik bueltan, LH6koek etxean dutxa on bat hartu ondoren eta gauerako behar zutena motxilan sartuta, arratsaldeko 19:30etan Ikastolan batu ziren ekintza bikainak eta gau zoragarri bat pasatzeko asmoz. Ilunpetan jolasak egin zituzten, elkarrekin afaldu, pelikula bat ikusi... Zelako gau bikaina!