Ostiralean Gorlizera joan ginen. Eguraldia zela eta goizean pinudian jolasean egon ginen bertan hamaiketakoa eta bazkaria eginez. Goiz bazkaldu ostean, hondartzara abiatu ginen, eta bertan ausartenek bainua hartu zuten. Hondartzan ere jolasteko aukera izan genuen.