LHko 1. eta 2. mailako ikasleek ikasturte bukaerako txangoa burutu zuten iragan ostiralean. Ikasturteari agur esateko, Sukarrieta hondartzara joan ziren. Bertako inguru naturalaz gozatzeko aukera ezin hobea: harea, makilak eta oskolekin eraikuntzak, bainua itsasoan, karramarroak hartu, ... Txango ahaztezina izan zen!