Pasar al contenido principal

Palestinar haurrak omentzeko olibondoa landatu dugu Ikastolako lorategian

Irudia
Olibondo landaketa

 Gure Haurrak ere badira ekimenak "Pagadietatik olibondoetara, herrien arteko elkartasuna" lemapean luzatutako deialdiari erantzunez, Laudioko ikastetxeok olibondo bana landatu dugu gure jolastoki eta lorategietan Palestinar haurren kontra Israel burutzen ari den sarraskia gogoratzeko.

Laudio Ikastolako olibondoa Haur Hezkuntzako 2 urtetik 5 urtera bitarteko ikasleek landatu dute. Lorategiko pagotik abiatutako katea osatu zuten berton zegoen olibondo kimua lorategiko txokora eskuz esku eramateko. Landaketa zuloan Ikastolako pagoaren adarrak utzi zituzten zuhaitz berria hazten lagundu dezaten.

Irudia

IKUSI BIDEOA HEMEN