LH1.mailako ikasleak Lapurreketa Baserri Eskolan egon ziren iragan astean. Etapa berri honetako haien lehenengo barnetegia izan da hau. Baserriko lanetan aritu ziren poz-pozik: kortako animaliak zaintzen, ortuko lurra lantzen eta bertan landareak landatzen... Pagadira irteratxoa egiteko tartea izan zuten eta Zumeltzan kokatutako pelikula bateko eszenografia bisitatzeko aukerarekin ere primeran pasatu zuten. Egonaldi ahaztezina izan zen!