Pasar al contenido principal

Abian da EKE batzordea eraberritzeko prozesua

Irudia
EKE batzordea-danborrada

ERAIKI DEZAGUN GURE SEME-ALABEN AISIALDIA ELKARREKIN!
 

EKE batzordea kide berrien bila dabil.

Jakin badakigu gure seme-alaben hezkuntza ez dela ikasgeletara mugatzen, hezkuntza formaletik haratago ere badagoela non ikasi, zer ikasi, nola gozatu… alegia, hezkuntza ez-formalak, aisialdiak, ere baduela bere biziko garrantzia. Horregatik EKE batzordea indartu nahi dugu.

-Zer egiten dugu Batzordean?

Gure zeregin nagusiak hauek dira:
•    EKE eskaintza koordinatu: Kirol, kultura eta sormen eskolarako eskaintza antolatu eta gainbegiratu. Ohiko ekintzez gain, ikasturtean zehar antolatzen diren gainontzeko ekintzetan (danborrada, besteak beste) ere ekarpena egin.
•    Berrikuntza: Ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeen tailer, txango edo ikastaro berriak proposatu.
•    Komunikazioa: Ikastolako hezkuntza komunitatearen eta EKEko arduradunaren arteko zubia izan.
•    Hobekuntza: Ekintzen kalitatea ziurtatu, gure umeek ondo pasatzen duten bitartean ikas dezaten.


-Zergatik eman izena?

Batzordean parte hartzeak ez du denbora asko kentzen, baina ekarpen handia egiten du. Zure iritzia eta esku hartzea funtsezkoak dira proiektu honek bizirik jarrai dezan eta gure ikastolako eskaintza denon artean hobetu ahal izateko.


-Nola eman dezaket izena edo informazio gehiago jaso?

Parte hartzeko gogoa baduzu, edota zalantzarik baduzu eta gertuagotik ezagutu nahi bagaituzu, jarri gurekin harremanetan:
•    eke@laudioikastola.eus -era mezua idatziz.
•    Ikastolako Idazkaritzan zure datuak utziz.
 

Zure zain gaude!