Pasar al contenido principal

BBB tailerra

2024.04.10.- Batxilergoko 1.mailako ikasleek, anatomia arloan, bihotz-biriketako bizkortze tailerra izan zuten pasa den martxoaren 21ean osakidetzako mediku eta erizainen eskutik.

Ikasleek oso modu positiboan baloratu zuten jarduera: "Oso interesgarria eta baliagarria da gure etorkizunari begira zein eguneroko bizitzan, larrialdi baten aurrean nola jokatu jakiteak lasaitasuna ematen digulako. Medikuen iritzi eta esperientzia ezagutzea gustatu zaigu, gu etorkizun batean haien larruan egon gaitezkeelako. Onuragarria da beti zure burua eta besteen segurtasuna salba dezakezula jakitea.”

 

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia