Pasar al contenido principal

Aniztasun funtzionala lantzen

2024.03.27.- Pasa den ostegunean, martxoaren 21ean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3.mailako ikasleek solasaldia izan zuten. 

Proiektu Komunitario ikas arloaren barruan kokatzen den ekimena da hau. Ikasturte honetan jorratzen ari diren gaia ANIZTASUN FUNTZIONALA ETA KIROL INKLUSIBOA da eta horretarako hurrengo gonbidatuak izan zituzten:

- JAVIER CONDE. Kirolari paraolinpiko ospetsua eta Basauriko "Bertako" kirol taldearen zuzendaria. 

- MIKEL GARCIA. Bizkaiko Diputzazioak aurten eman duen Bizkaiko Kirolari onenaren saria jaso du Ez Profesionalen atalean. Aurreneko aldiz DOWN sindromea duen kirolari bari emandakoa.

 

Gure ikasleek aukeratu zuten kirolarekin eta gazteekin lotutako zerbitzu komunitarioa eskaintzea. Horregatik, asko interesatzen zaie atletismo probetan dauden kategoriak eta mailak bereiztea, baita korrikalari  paraolinpiko horien bizipen eta esperientziak ere ezagutzea eta zabaltzea. Etorri direnen ibilbidea luzea eta emankorra da, edonorentzat eta gazteentzat, jakina, erreferenteak mundu horretan.

 

Eskerrik asko zuen bizipenak kontatzeagatik, bikote!

 

 

 

Irudia
Irudia