Pasar al contenido principal

Hedatze programa DBHn

2024.03.25.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek Hedatze programa garatzen dute. Pograma honen baitan asko dira lantzen dituzten eduki eta gaiak;  zientzia, hezkidetza, soziolinguistika, jaien prestaketa, lehen sorospenak...

Programa hau arratsaldeko ordutegian eta astean hirutan edo lautan burutzen dute. Egunaren arabera gai ezberdina lantzen da eta ostegunetako ekintzen artean, otsailaren 29an, lehen sorospenak tailerra izan zuten.  Tailer hau oso arrakastatsua izan zen parte hartzaileek egoera ezberdinen aurrean zelan jokatu ikasteko aukera izan baitzuten mediku baten eskutik. 

Kolpe baten aurrean zelan aritu, zauri bat nola zaindu, kaltetua segurtasun posizioan jarri... hainbat egoeraren aurrean nola erantzun ikasi eta praktikara eman zuten.

Zenbat larrialdi ekidin daitezkeen oinarrizko ezagutza izanda!

 

 

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia