Pasar al contenido principal

Korrika txiki

2024.03.21.- Azken egunotan Korrika da Ikastolako elkarrizketarako gaia. Ikastolan zuzenean ikus daiteke Ikastolako sarrera nagusian jarritako pantaila erraldoian.

Martxoaren 14an, Irundik abiatu zen Korrika eta bertara Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak joan ziren. Ordutik "tipi tapa, tipi tapa Korrika" ahoan eta batzen gaituen euskara bihotzean. 

Ikastolako pasabideetan, geletan, jangelan, jolastokietan... ilusioa eta gogoa nagusi dira. Beste girotze ekintza askoren artean, Korrika txiki egin zuten pasa den martxoaren 14an Haur Hezkuntzako ikasleek. 

Lehen Hezkuntzakoek eta Bigarren Hezkuntzakoek ere hainbat ekimen burutu dituzte: beroketa lanak, girotze jarduerak...  

 

Kolorea eta umorea ez daude faltan eta irrikitan gaude bihar Korrikari harrerarik beroena egiteko.

Laudio Ikastola Korrikarekin bat!

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia