Pasar al contenido principal

LH2 lanbideak ezagutzen

2024.03.20.- Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleek lanbideen gaian murgilduta jarraitzen dute. Lanbide ezberdinak ezagutzen eta aztertzen ari dira, horretarako testigantzak ere baliatu dituztelarik.

Ez dira edonolako testigantzak izan, Lehen Hezkuntzako 2.mailako gurasoak gonbidatu baitituzte. Aita eta ama hauek euren lanbideaz azalpenak eman dizkiete eta ikasleek galderak eginez euren ezagutza aberasteko eta jakinmina pizteko zein asetzeko aukera izan dute. 

Mila esker etorri zareten familia guztiei! Eskerrik asko egindako ahaleginagatik, emandako azalpenengatik eta helarazi diguzuen maitasunagatik!

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia