Pasar al contenido principal

Garraioa, mugikortasun jasangarria eta gertutasuneko turismoa Agenda 30n aztegai

Irudia
agenda 30 bideoak

Ikastolan Agenda 30eko 12. helburua lantzen ari gara: Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsuak. Helburu honen bidez, gure eguneroko ohiturek ingurumenean eta gizartean duten eraginaz hausnartzea eta kontzientzia hartzea bilatzen dugu.

Proiektu honen barruan, ikasturte honetan, galdetegi baten bitartez gure ikastolako kontsumoak aztertu dituzte ikasleek. Honez gain, Lehen Hezkuntzan, Agenda 30eko kideek gelan landuko diren hainbat gai jorratu ditugu eta ikus-entzunezkoak prestatu ditugu.

Aste honetan, garraioaren inguruan, mugikortasun jasangarriagoaren eta gertutasuneko turismoaren garrantzia azpimarratzen dugu, kutsadura murrizteko alternatibak proposatuz. 
Baita ere, energia eta uraren erabileran arreta jarri dugu, baliabide hauek modu arduratsuan kontsumitzeko ohiturak azpimarratuz.

Egindako lan guzti hau bideoen bidez jaso dugu, ikasitakoa modu argi eta erakargarrian azaltzeko. Horrela, ikasleek ezagutza eskuratzeaz gain, jarrera arduratsuak garatzeko pausoak emango dituzte, etorkizun jasangarriago baten alde.


Etxean ere, bideoetan jasotako gomendioak praktikan jartzera gonbidatzen zaituztegu, denon artean etorkizun jasangarriago baten alde egiteko.

GARRAIOAK
Irudia

 

KONTSUMO ARDURATSUA
Irudia

 

OPORRAK
Irudia