Pasar al contenido principal

Martxoak 8

2024.03.13.- Pasa den ostiralean, martxoaren 8an, Emakumeen egunarekin bat egin genuen. Ikastolan ekintza ugari prestatu genituen etapa eta adin bakoitzari egokituta;

Haur Hezkuntzan kalejiran igo ziren goiko eraikinera eta bertan dantzan aritu ziren. Hori bakarrik ez, ipuin kontalaria ere izan zuten.

Lehen Hezkuntzan ekintza nagusia eurentzako emakume erreferentea nor den adierazi eta emakumen horiekin emakume erreferenteen zuhaitza osatzea izan zen.

Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleen eguneko ekintza nagusia Laudioko Institutuko ikasleekin "piezaz-pieza etorkizun morea eraiki" mosaikoa osatzea izan zen. Oso ekimen ikusgarria!

Eguneko jardueren laburpen bideoa ikusgai dago.

Segin dezagun oraina morez koloreztatzen etorkizuna feminista izan dadin!

 

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia