Pasar al contenido principal

DBH2koek irribarreak konpartitzeko esperientzia bilakatu dute nagusien egoitzarako bisita

Irudia
DBH2 NAGUSIEN EGOITZAN

Iragan martxoaren 12a ez zen ohiko eskola egun bat izan DBH 2. mailako ikasleontzat. Liburuak eta motxilak alde batera utzi eta herriko nagusien egoitzara joan ginen, goiz magiko bat konpartitzeko asmoz. Urduri geunden, baina harrera ezin hobea jaso genuen.

Gure helburua gure arteko zubiak eraikitzea zen, eta zer hobeto bingo musikatu baten bidez baino? Handik aurrera, giroa berotzen joan zen eta gure sormen guztia ateratzeko aukera izan genuen.

Gure taldekide batzuek antzerkia eta magia saioekin barre eragin ziguten, eta nola ez,  dantza modernorako tartea ere egon zen, egoitza energiaz beteaz.

Beste batzuk, aldiz, esperimentu bitxiekin harritu zituzten gure nagusiak eta, amaitzeko, musika emanaldi eta euskal dantza tradizionalen dotoreziarekin itxi genuen eguna.

Zer ikasi dugu?

Esperientzia honek gauza asko eman dizkigu. Ikasi dugu belaunaldien arteko harremana altxor bat dela; izan ere, gu zerbait irakastera joan garen arren, haiek izan dira guri bizitzaz, pazientziaz eta pozaz irakaspen handiena eman digutenak. Elkarrekin egotearen, begietara begiratzearen eta irribarre bat oparitzearen garrantziaz jabetu gara.

Esker mezua

Amaitzeko, bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu egoitzako nagusi guztioi eta bertako langileoi. Eskerrik asko guri harrera egiteagatik, gure saioak hainbesteko arretaz jarraitzeagatik eta zuen denbora oparitzeagatik. Zuen begirada eta indarra gurekin eramango dugu.
Laster arte!